BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Elurrak bestelako dekoratuak jarri ditu egunotan Euskal Herriko txoko askotan.

Untzillaitz zuriduna

Euskal Herriko txoko askotan, eta neguko ohiko igoaldiez gain, espero ez ziren beste mendixka batzuk, beste altxor batzuk, kausitu ditugu zuriz jantzita.
/

2015-02-13 / Juanra Madariaga

Ez oso urrun, ez. Elurrak bestelako dekoratuak jarri ditu egunotan Euskal Herriko txoko askotan, eta neguko ohiko igoaldiez gain, espero ez ziren beste mendixka batzuk, beste altxor batzuk, kausitu ditugu zuriz jantzita.
Nire sorpresa Untzillaitz izan zen. Elurtza bota zuen asteburuan tematu ginen lagunok, ezkutuko aldapa eta korredoreak zeharkatzeko aukera ezin hobea izango zela.
Mañaritik atera ginen oinez, eta ipar-mendebaldeko isuriari ekin genion, urratsa sakona zabalduz.
Laster, baso ederrak zeharkatu ostean, lehen aldapa gogorra jarri zitzaigun bidean. Kostata ailegatu ginen sokak eta bestelako tramankuluak atera behar genituen tokira. Hortik aurrera libertimendua. Soka-luze errazak baina elurrez kargatuak egin genituen azpiko harriaren gainetik. Horrelako batzuk egin ostean, errebuelta batean, igoaldiaren bitxia agertu zitzaigun: elurrez apaindutako korredore luze, piko eta ederra.
Egia esan, giroak Pirinioetako edozein menditan genbiltzala adierazten zigun, baina ez, Bizkaiko bihotzean ginen alpinistarena egiten, igoaldi efimero horietako batez gozatzen. Bitxia eta ederra!

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather