BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Broad Peak

Oiartzabalek eta Zerainek uko egin diote Broad Peak igotzeari

Broad Peak igotzeari uko egin diote Juanito Oiartzabal eta Alberto Zerain mendizaleek, igoera arriskutsu dagoelako.

2015-07-29 / Berria

Euskal Herrira bueltan dira Juanito Oiartzabal eta Alberto Zerain mendizaleak, Broad Peak (Pakistan, 8.047 metro) mendira igotzeari uko egin ondoren. Behin saiatu ziren tontorrera iristen, eta itzuli egin ziren. Orain, bigarren ahalegin bat egitea baztertu egin dute, eguraldi txarraren ondorioz.

"Eguraldia txarra da, eta goian elur asko dago. Horrek denak arriskutsu egiten du ahalegintzea. Horren ondorioz, eta pena handiz, menditik joateko erabakia hartu dugu", azaldu du Juanito Oiartzabalek mendiko oinarriko kanpalekutik bidalitako azken mezuan.

Aurreko larunbatean ahalegindu ziren bi mendizaleak Broad Peakera iristen, baina 7.750 metroan zirela itzuli egin behar izan ziren. Oiartzabalek hamalau zortzi milakoak bigarren aldiz igotzeko ahaleginaren barruan saiatu dira Himalaiako mendi tontor hori kateatzen. Lau mendi igo behar ditu mendizaleak helburu hori lortzeko.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather