Ibilbideak

Aitxuri, Sakonaundi, Couloir irteera

  • Herrialdea: GIPUZKOA
  • Zailtasuna: PD
  • Tontor eta leku izenak: Aitxuri, Sakonaundi, Couloir irteera
  • Distantzia:
  • Ingurunea: Aizkorrira joaten diren mendizaleen jomugatik kanpo geratzen den irteera bat da. Bi arrazoi daude horretarako: ezkutuan gelditzen da, eta ez da gailur batean amaitzen. Ederra eta interesgarria da.
  • Abiapuntua: Hiruetxeta auzoa (Zegama)

Mendi ibilbidea

Aitxuri Sakonaunditik: 'Couloir' irteera

Aizkorrira joaten diren mendizaleen jomugatik kanpo geratzen den irteera bat da. Bi arrazoi daude horretarako: ezkutuan gelditzen da, eta ez da gailur batean amaitzen. Ederra eta interesgarria da.
Mendizale bat <em>Couloir i</em>rteeran barrena.
Mendizale bat Couloir irteeran barrena. XABIER MUJIKA

2022-01-25 / Xabier Mujika

Azkeneko kronikan Aizkorrin gehien eskalatzen den kanalaren berri eman nuen. Kronika honetan, Iralarrainardearen itzalpean erdi ahaztua dagoen Sakonaundi kanala ezagutzeko aukera izango dugu, eta Aizkorriko Gurutzeak eta Aitxurik osatzen duten zirkuko irteerarik eder eta interesgarrienean amaituko dugu: Couloir irteera.

Couloir irteera Aizkorrira joaten diren mendizaleen jomugatik kanpo geratzen den irteera bat da, beharbada ezkutuan gelditzen delako, edo ez delako gailur batean amaitzen.

Ibilbidea Zegamako Hiruetxeta auzoko Buenabista baserrian hasiko dugu. Iralarrainardea kanalera doan ohiko bideari jarraitu, eta, kanala hasten den zelaigunera iritsi baino lehen, mendiak Sakonaundiren azpian osatzen duen sakanean gora zuzen hasiko gara, Sakonaundira iritsi arte.

Sakonaundira iristean, kanalaren bertikalean dagoen hormaren oinera arte zuzen-zuzen igoko gara, horma horretan ezkutatzen baita Couloir irteeraren sarrera. Sakonaundin 50-55 gradu inguruko irtengune motz batzuk dauden arren, orokorrean 45 gradu inguruan mantentzen da kanala.

Couloir irteera hormaren oinetik ezkerrerantz doa diagonalean, eta ez dauka galtzeko arriskurik, bi hormen artean mehartua dagoelako. Elurraren egoeraren arabera, 60 gradu inguruko hiru irtengune motz topatu daitezke; 55 gradu inguruan mantentzen den kanal mehartu eta tente horri ukitu alpino bat ematen diote.

Couloir-en irteeratik, Aizkorriko mendilerroaren ertzari jarraituko diogu Aitxurira igotzeko. Gailurrera iritsi aurretik, helduleku onak dituen hormatxo bertikal bat eskalatu beharko dugu (II+).

Jaitsiera Sakonaundiren ohiko bidetik egitea da errazena eta azkarrena. Eta horrela amaituko genuke.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather