Ibilbideak

Arrigorriaga, San Asentzio baseliza, Upo, San Segismundo baseliza, Artanda

  • Herrialdea: Bizkaia
  • Zailtasuna: Ertaina
  • Tontor eta leku izenak: Arrigorriaga, San Asentzio baseliza, Upo, San Segismundo baseliza, Artanda
  • Distantzia: 15,2 km. 4 ordu eta 10 mn.
  • Ingurunea: Arrigorriaga inguratzen duten mendiek ibilbide klasikoa osatzen dute, eta Upo nahiz Artanda izenak mendizaleen artean ezagunak dira. Oraingoan, ordea, hain ohikoak ez diren bideak zeharkatuko ditugu.
  • Abiapuntua: Arrigorriaga

Arrigorriaga, jatorria kondairetan ezkutatzen duen herria

 
Mandoia, Untzueta eta Gorbeialdea, besteak beste, Upotik.
Mandoia, Untzueta eta Gorbeialdea, besteak beste, Upotik. KEPA ESCUDERO HERRAN

2011-05-13 / Berria

Arrigorriaga herriaren jatorria kondaira eta mitoetan ezkutatzen da. Herriaren izena bera ere bitxi samarra dela esan behar da (harri gorriak dauden lekua). Legenda horren mamia ezagutu nahiko bagenu, 888. urtera jo beharko genuke, gutxi gorabehera. Padura izeneko lekuan —gaur egun Arrigorriaga dagoen tokian—, Bizkaiko Jaunaren soldaduek —lehenengo Jaunarenak dio kondairak— leondarrak suntsitu egin omen zituzten borroka odoltsu batean. Arrigorriaga izena inguru hartan isuritako odolak gorrizturiko harrien oroigarri ipini ei zitzaion leku hari; beste batzuen esanetan, Ollargan mendian aurki zitezkeen burdinazko zainengatik ezarri zitzaion. Kontuak kontu, Arrigorriaga aipatzen duten lehen berri historikoak XII. mendekoak dira.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather