Baiona Mendebaldea Baiona Iparraldea Baiona Ekialdea Angelu Iparraldea Miarritze Mendebaldea
Hazparne Bastida Iholdi Garazi Atharratze
       
 
 
  
 Hautesleak:  
 Parte hartzea : (% 0)  Balekoak :

  Alderdia Botoak %
 
 
 
 Hautesleak:  
 Parte hartzea : (% 0)  Balekoak :

  Alderdia Botoak %
 
 
 

Sozialista jakobinoak Paueko aulkia ere gal dezake

Kontseilari nagusiaren aulkia berriz eskuinera pasatzea du helburu Angeluko auzapezak

Eneko Bidegain - BAIONA

Jean Espilondoren karrera politikoa ederki loratzen hasi zen duela sei urte, Angelu Iparraldeko kontseilari nagusi bihurtu zelarik. Aulkia eskuinari kendu zion, baina boz gutxiren aldearekin. Handik laster diputatu bihurtu zen, Nicole Pery estatu idazkari izendatu zutenean. Ipar Euskal Herriko Alderdi Sozialistaren alde jakobinoa indartsu zegoen.

Baina duela bi urte, diputatu aulkia galdu zuen, Jean Grenet Baionako auzapezari uzteko. Aurten, kontseilaritza nagusiko aulkia ere gal dezake, Robert Villenave Angeluko auzapezak ken baitiezaioke. Angeluarrek ez dute, hain segur, jakobinismoarengatik zigortuko. Baina eskuina nagusitu dakioke. Abertzaleen bozak nekez espero ditzake bigarren itzulian. Eta bigarren itzulian irabazteko, boz guztiak baliagarriak izanen dira.

Villenave Angeluko auzapez bada ere, oraino ez daki eskuinean daukan Jean-Claude Lamoure arerioaren bozak nora joanen liratekeen bigarren itzulian, ez eta ere zenbat boz jasoko dituen lehenean. UMPko kidea ez dago batere gustura UDFkoak Udala kudeatzeko duen moduarekin, eta ez du bigarren itzulian Villenave sostengatzeko asmorik. Lehen itzulian emaitza nahiko ona lortuz gero, bigarren itzulian mantentzen bada, aulkia Espilondoren eskuetan geldituko da. Eta ez bada mantentzen ere, kontuan hartu behar da, duela sei urte, lehen itzulian eskuineko hautagaiek bildu boz guztiak ez zituela bigarren itzuliko hautagai eskuindarrak eskuratu.

Auzapezaren argudioa auzapeza kontseilari nagusi izatea Angelurentzat on dela erraitea da. Jean Espilondo ez dator bat. Sozialistak dio Paueko hautetsi gehienak eskuinekoak izanagatik, «oposiziotik lan anitz egiten» dela. «Dosierrak onak badira, diru laguntzak lortzen dira» .

         
 
Jean Espilondo (PS): Dipututu ohiak doi-doietarik irabazi zuen duela sei urte, bigarren itzulian. Zergetako langile honek errotik jakobino gisa ezagutarazi du bere burua. Angeluko zinegotzia da, oposizioan.
Robert Villenave (UDF-UMP): Angeluko auzapeza da. Lur Berri kooperatibako laborantza teknikari izan zen. Orain erretretan dago. Auzapez kargua eta kontseilari nagusi kargua uztargarriak direla dio.
Jean-Claude Lamoure (UMP): Nahiz eta bere alderdiak UDFko hautagaia sostengatzen duen, industrilari honek ez du onartzen bi alderdiak batera aurkez daitezen, eskualde hauteskundeetan bereizirik aurkezten badira. Villenave-eren politika salatzen du eta bigarren itzulirako ez duela boz eskaririk eginen jakinarazi du.
Josette Rospide (FN): Eskuin muturraren emaitzak ez dira ttipiak Angelun. FNek hautagai berria du.
Georges Daubagna (Berdeak): Erretretan dago. Lehen aldikotz aurkeztuko da.
Jean-Bernard Darmendrail (PC): SNCFko langilea da.
Iñaki Zaldunbide (Angeluzain): Angeluko tendentzia abertzale guziak biltzen dituen elkartearen izenean aurkeztuko da Iñaki Zaldunbide. Kantonamendu zaila izan ohi da abertzaleentzat.
 
Errolda: 11.749
 

LEHEN ITZULIA

Boz emaileak: 6.626
Baliogarriak: 6.425

Jean Espilondo (PS) : 1.811 (%28,18)
Jean-Michel Barate (RPR) : 1.460 (%22,72)
Jacques Veunac (UDF) : 1.327 (%20,65)
Henri Rupert (FN) : 670 (%10,42)
Françoise Come (Berdeak) : 455 (%7,08)
Jean-Pierre Roux (PCF) : 404 (%6,28)
Michel Ithurbide (AB) : 298 (%4,63)

 
BIGARREN ITZULIA

Boz emaileak: 5.969
Baliagarriak: 5.653

Jean Espilondo (PS) : 2.907 (%51,42)
Jean-Michel Barate (RPR) : 2.746 (%48,57)