Baiona Mendebaldea Baiona Iparraldea Baiona Ekialdea Angelu Iparraldea Miarritze Mendebaldea
Hazparne Bastida Iholdi Garazi Atharratze
       
 

Hauteskunde kantonalak

Ipar Euskal Herriko 21 kantonamendutatik hamarretan Pirineo Atlantikoetako Kontseilu nagusirako hautetsiak hautatuko dituzte igandean eta igandean zortzi. Kantonamendu bakoitzak bere kontseilari nagusia izendatuko du, datozen sei urteetarako. Gisa horretan, Kontseilu nagusiaren erdia berrituko da. Hala ere, orain arteko kontseilari berek segituko dute karguan, kasu gehienetan.

Interes politiko ttipiko hauteskundeak dira. Hautesleek gizon edo emazte baten alde bozkatzen dute, oroz gainetik. Kantonamenduko pertsonalitate baten alde bozkatzen da, eta ez baitezpada alderdi politiko baten ordezkariaren alde. Hots, ia kantonamendu guztietako hautetsiak UMP edo UDFkoak badira ere, aulkia beren pertsonalitateari zor diete. Anitzek behin hautetsi bihurtu ondoan hartu izan dute UMP (lehenago RPR) edo UDFko kidetza.

Kontseilari nagusiek beren kargua erabiltzen dute, Kontseilu Nagusiaren eskumenen arabera, beren herritarrei edo enpresei diru laguntza batzuk emateko. Kontseilu nagusiaren eskumen nagusia errepideen kudeaketa, laguntza sozialen banaketa, kolegioak eta abar dira. Ez du botere legegilerik. Azken finean Parisen hartzen dira legeei buruzko erabakiak. Kontseilu nagusiak Parisen finkatzen diren politikak kudeatzen ditu. Ondorioz, instituzio honen egunerokoak oihartzun eta interes gutxi sortzen du, aktualitate politikotik begiratuz.

Hauteskunde hauetako erronka politikoa gutxiengoan izan diren alderdientzat izan ohi da, hein batez, beren indarren neurtzeko balio duelako eta, zenbait kasutan, kantonamendu batzuetako orekak uzkaltzeko ahala daukatelako.

 
 

Eskuineko gobernua, kolokan

Agintean den UMP alderdiak egundoko porrota jasan du, baina Raffarinek lehen ministro karguan jarraituko duela dirudi

Bretainiako bost departamenduek ezkerrerako joera hartu dute lehen aldikotz

Bretainiak, historia garai-kidean lehen aldikotz, ezke-rreko indarrei eman die gehiengoa joan den igande-ko Eskualde Hauteskundeetan.

«Konpromiso historikoa» hartzea proposatu dute abertzaleek Korsikan

Unione Naziunalek, boto kopuruan gora egin arren, zortzi diputatu izango ditu, lehen bezala

Akitania ere ezkerrarentzat

Ipar Euskal Herritik PSko hiru, Berdeetako bat, UMPko bi eta UDFko bat joanen dira Bordeleko eskualde kontseilura

Ezkerraren Paueko aulkien ia hiru laurdenak Biarnokoak dira

Eskuineko kontseilarien erdiak, aldiz, Ipar Euskal Herrikoak dira, eta abertzale bat badago

Kontseilu Nagusi berrituaren lehen bilera, ostegunean

Ezkerraren ustekabeak

Ipar Euskal Herrian berritu diren hamar kantonamenduetatik bostetan PSko kontseilari nagusia aukeratu dute eta, aurreikuspen guztien kontra, Baiona Mendebaldean ere PSko hautagaia nagusitu zaio eskuinekoari

Gaur hautatuko dira Ipar Euskal Herriko kontseilari nagusiak

Alderdi Sozialistak hautetsi batetik laura pasatzeko aukera historikoa dauka, nahiz eta UDF-UMPko hautagaiek erronka zaila ezarriko dioten Baiona ekialdea eta Garaziko kantonamenduetan

ABk ez du inoren aldeko bozik eskatu bigarren bozaldirako

Elkarlana «estrategia argi eta finkoan» oinarritu behar dela adierazi du Andde Sainte-Marie bozeramaileak

«Abertzaleenganako jarrera aldaketa pisu handiagoa dugulako marka da»

Albiste gehiago>>>  
 

Emaitzak herriz herri

 

Xabi Larralde, Jean-Marc Abadie eta Mattin Etxepare

Hiru hautagai abertzale eztabaidan

 

Kantonamenduetako hautagaiak

 

Jerome Agerre · PS-ko hautagaia baiona iparraldean

«Herriko Etxea irabazteko, elkarrekin egin beharko dugu»