Baiona Mendebaldea Baiona Iparraldea Baiona Ekialdea Angelu Iparraldea Miarritze Mendebaldea
Hazparne Bastida Iholdi Garazi Atharratze
       
 
 
  
 Hautesleak:  
 Parte hartzea : (% 0)  Balekoak :

  Alderdia Botoak %
 
 
 
 Hautesleak:  
 Parte hartzea : (% 0)  Balekoak :

  Alderdia Botoak %
 
 
 

Bi hautagaik ken diezaiokete aulkia Garciari

Lehen eta bigarren itzuliko emaitzak arras hertsiak izan daitezke pronostikoak egiteko

E.B. - Baiona

Maurice Garcia Baiona Iparraldeko kontseilari nagusiak ez du bertze batzuek bezain ziur ikusten bere aulkiaren etorkizuna. Duela sei urte nahiko erraz irabazi zituen hauteskundeak… Baina bigarren itzulian. Lehen itzulian doi-doietarik lortu zuen bigarren postua eta, horrela, hautagai sozialistaren aurretik heltzea. Sozialistak lekua utzi zion eta bi hautagaiek lehen itzulian lortu emaitzei esker, aise nagusitu zitzaion eskuineko hautagai eta ordu arteko kontseilari nagusiari.

Christophe Martin sozialista berriz ere ahaleginduko da Paueko aulkia lortzen. Horretarako, lehen itzulian hautagai komunistak baino boz gehiago lortu behar izanen du. Nahiz eta Garcia eta Martin udal gehiengo bereko kide diren, Bokalen, hauteskunde hauetan bat bertzearen aurka aurkeztuko dira. Bigarren helduko dena lehiatuko da Christian Millet-Barbe UMPko hautagaiaren aurka.

Millet-Barbek 1992an komunistari kendu eta 1998an bertze komunista bati utzi aulkia berreskuratu nahi du. Ez da helburu erraza Ipar Euskal Herriko kantonamendu ezkertiarrenean. Baionan ahal bezainbat boz lortu beharko du. Bokalen zailagoa du, baina eskuinak emaitza nahiko onak lortzen ditu.
Mehatxua FNtik etor dakioke. Horrelako auzoetan emaitzak hobetzen ari den alderdi honek bigarren itzulian mantentzea lortzen badu, ezkerreko hautagaiak irabazteko aukera gehiago luke.

Abertzaleek pisu ñimiñoa ere lortzeko zailtasuna dute. Kantonamenduan Bokale herria ere izateak abertzaleak ditu trabatzen ditu, Bokalen ez baitute bozik lortzen.

         
 
Maurice Garcia (PCF): Duela sei urte kontseilari nagusi kargua lortu zuen. Bokaleko auzapez-orde eta alderdi komunistako arduraduna da.
Christian Millet-Barbé (UMP-UDF): Duela sei urte galdu zuen aulkiaren bila abiatuko da. Baionako auzapez-ordea hori gai sozialetaz arduratzen da. Euskal departamenduaren aldeko manifestazioetan agertu izan da.
Christophe Martin (PS): Bokaleko auzapez-ordea da. Assedic-etako koadro bat da.
Henri Chevrat (FN): Miarriztarra da. Itsaspeko obrak kudeatzen ditu.
Jean-Pierre Ghesquiere (Berdeak): Gixundar hau dokumentalista da. Lehen aldikotz aurkeztuko da kantonamendu horretan. Azken bozetan Berdeek ez zuten hautagairik aurkeztu.
Francis Charpentier (LCR): Beskoiztar hau legebiltzarrerako hauteskundeetan aurkeztu zen, duela bi urte.
Béatrice Peyrucq (AB): Laguntzaile soziala da. Abertzaleentzat izan daitekeen kantonamendu zailenean aurkezten da.
Nathalie Valles (Baiona Iraultzen): Langabetuen mugimenduan inplikatua da.
Eduardo Eraso (PT): Ezker muturreko hautagaia. Gaztelerako irakaslea.
 
Errolda: 11.260
 

LEHEN ITZULIA

Boz emaileak: 6.086
Baliogarriak: 5.797

Christian Millet-Barbe (RPR-UDF) : 1.947 (%33,58)
Maurice Garcia (PCF) : 1.563 (%26,96)
Christophe Martin (PS) : 1.495 (%25,78)
Denis Greslin (FN) : 590 (%10,17)
Amaia Fontang (AB) : 202 (%3,48)

 
BIGARREN ITZULIA
Boz emaileak: 5.726
Baliagarriak: 5.463

Jean-Louis Domergue (UDF-RPR) : 3.083 (%56,43)
Philippe Pouymayou (PS) : 2.380 (%43,56)