Baiona Mendebaldea Baiona Iparraldea Baiona Ekialdea Angelu Iparraldea Miarritze Mendebaldea
Hazparne Bastida Iholdi Garazi Atharratze
       
 
  
 Hautesleak:  
 Parte hartzea : (% 0)  Balekoak :

  Alderdia Botoak %
 
 

Erronkarik gabeko hauteskundeak

Jean-Louis Caset kontseilariak aukera guztiak alde ditu lehen itzulitik garaile ateratzeko

ENEKO BIDEGAIAN - BAIONA

Dena aitzinetik jokatua da. Iholdiko kantonamenduan lurrikara litzateke orain arteko kontseilari nagusia ez balitz lehen itzulitik garaile aterako. Itxura guztien arabera, bozen %65-70 lortzeko aukerak dauka. Erronkarik ez dago. Jean-Louis Casetek ez du kadiraren dantzarako aurkari sendorik. Duela sei urte Beñat Cachenaut Iholdiko auzapeza ahalegindu zen Caseti desafio egiten. RPR-ren inbestituraren bila abiatu zen, baina azkenean, independente gisa aurkeztu zen, alderdi gaullistak Caset sostengatu baitzuen.

RPR-ren sostengurik gabe, hala ere, bozen %28 eskuratu zituen. Aurten ez da hauteskundeetara aurkeztuko eta, beraz, eskuin-zentroko hautagai bakarra Caset da. Gainerakoak, eskuin muturreko hautagaia salbu, ezkerrekoak dira, abertzale edo ez. Pentsatzekoa da Cachenauten boz gehienak Caseten aulkiaren egonkortzera joanen direla. Haatik, bere bozemaileen artean Caseten aurkari sutsuak daudela ere erraten da.

Beraz, hauteskunde hauetan gerta litekeen interesgune bakarra hauxe da: Caseten aurkari horien bozak nork bil ditzakeen. Hautu gutxi dago. PS, PCF eta FNko hautagaiek ez daukate oinarririk kantonamendu horietan, eta haien presentzia testimonial hutsa izan ohi da. Beraz, Andde Sainte-Marie ABkoa eta Anita Lopepe Geroa Eraiki plataformakoa baizik ez dira gelditzen.

Abertzaleek badute potentzialitate bat, azken hauteskundeetan osoki erabili ez zutena. Sainte-Mariek 393 boz eskuratu zituen 1998an. Sei urte lehenago, 514 lagunek bozkatu zuten Marie-Andree Arbelbide hautagai abertzalearen alde. Baina Heletako auzapeza zen, eta oraino ere hala da. Eta horrek ere bazuen eragina. Hala ere, abertzaleek 393 eta 514 boz bitartean lor ditzakete, bi hautagaien artean. Eta gehiago ere, menturaz, teorian hauteskundez hauteskunde lortzen dituzten atxikimenduak eta hautesleria gaztea eta berria kontuan hartuz.

Anita Lopepek boz franko ken diezaioke duela sei urteko hautagai abertzaleari, Oztibarre eskualdean bereziki. Abertzaleen zatiketaren ondorioen termometroa izanen da Iholdiko kantonamendua. Bai Sainte-Marie, bai Lopepe, ezker abertzaleko militante gisa ezagunak dira oroz gainetik, eta ez lekuko hautetsi edo notable gisa, bertze kantonamendu batzuetako abertzale batzuen gisan.

 
 
Jean-Louis Caset: Orain arteko kontseilari nagusia da, 1992tik hona. Ibarlako auzapeza independente gisa aurkeztu zen duela hamabi urte eta UDF-RPR etiketarekin duela sei urte, orain bezala. Azken aldian, lehen itzulitik irabazi zuen.
Andde Sainte-Marie: ABko bozeramailea da. Duela sei urte ere aurkeztu zen. Landibarreko laboraria da.
Anita Lopepe: Irakasle gazte honek hauteskundeetan aurkezten den lehen aldia du. Batasunaren sostengua duen plataformaren izenean aurkezten da.
Anne-Sophie Gais:
Kantonamendu guztien artean, hautagai gazteena. Alderdi sozialistak oso eragin ahula du kantonamendu horretan.
Eugene Bages-Bernet: Alderdi Komunistak azken hauteskundeetan 27 boz lortu zituen.
Nicole Fromaget: Eskuin muturrak ez dauka batere eraginik hauteskunde horietan.
 
Errolda: 3.554
 

LEHEN ITZULIA

Boz emaileak: 2.896
Baliogarriak: 2.822

Jean-Louis Caset (UDF-RPR):
1.501 (%53,18)
Beñat Cachenaut (Ind.):
798 (%28,27)
Andde Sainte-Marie (AB):
393 (%13,92)
Laurent Perrier (PS):
65 (%2,30)
Xavier Diez (FN):
31 (%1,09)
Joelle Jaille (PCF):
21 (%o,95)