Mailari eusteko lehian ezin izan du urrats erabakigarririk egin Oiartzunek Karla Lekuona zelaian jokatutako partidan. Oiartzuarrek 0-1 galdu dute, eta Oviedo Modernok berdinketa lortuta, murriztu egin da bi taldeen arteko aldea. Hamabi punturen abantaila du oraindik Oiartzunek espainiarrekiko, hala ere.
Gol bakarra behar izan du Levantek hiru puntuak eskuratzeko. Partida hasi eta berehala, Alharilla Casadoren pasea jaso du Sheilak, eta jaurtiketa batekin gainditu du atezaina. Markagailua ez da mugitu, eta esku hutsik amaitu du partida etxeko taldeak.
Datorren astean Athleticekin derbia jokatuko du Oiartzunek, Lezaman.