110 metro hesidunak interesgune nagusia Londresko proban

2011ko abuztuaren 5a
00:00
Entzun
Gaur eta bihar Londresko proba jokatuko da, Diamantezko Ligako 12. proba da, eta bi egunez jokatzen den bakarra. Usain Boltek 200 metroetan korrituko du bihar, eta Asafa Powellek 100 metroetan gaur. Munduko atleta bizkorrenen arteko duelurik gabe, 110 metro hesidunetako probak sortu du ikusmin handiena. Dayron Robles munduko markaren jabe, eta olinpiar txapeldun kubatarra David Oliver munduko txapeldun estatubatuarrarekin lehiatuko baita. Biak dira aurten Hego Korean munduko txapeldun izateko hautagai nagusiak, eta biak jaitsiak dira 13 segundotik. Hori bai, aurtengo marka Oliver gihartsuak du (12,94).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.