15 urteko aborigena Australiako Irekian
TENISA. Australiako Irekiak Ashleigh Barty 15 urteko australiarra gonbidatu du 2012ko torneora. Aborigena jaiotzez, izarra da bere komunitatearentzat, eta etorkizun handiko jokalaria. Bartyk nagusitasunez irabazi du australiarrentzat antolaturiko atariko fasea, eta aurten gazte mailako Wimbledongo torneoa irabazi du. Australiako Irekian inoiz parte hartu duen tenislari gazteena izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu