Pilota

150 sarrera gelditzen dira buruz buruko finalerako

Retegi Bik pilota arinak aukeratu ditu; Irujok, aldiz, zakarxeagoak.

Julen Retegi eta Juan Martinez de Irujo, pilota aukeraketan. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS
Imanol Magro Eizmendi.
2014ko ekainaren 26a
14:02
Entzun

Juan Martinez de Irujok eta Julen Retegik pilota mota ezberdinak aukeratu dituzte buruz buruko finalerako. Ez batak ez besteak ez dute kexa ozenik izan, Irujok, berarengan ohikoa denez, ez du pilotei buruz hitz egin. Hala ere kazetariei "zuek ere ikusi duzue" esan die, Retegiren batek higatu hala gehiegi bizitzeko arriskua baitu.

Retegik eskuin eskua probatzerik izan ez duela esan du, baina ondo egongo dela uste duela. Irujo faborito garbitzat jo du, baina badituela irabazteko aukerak. Irujok, bere aldetik, umorez mintzatu da gaiaz: "Martxa honetan elastikotik Irujo ezabatu eta faborito jarri beharko dut". Apustuek hala diote, 100-40ri Irujoren alde.

Iberokoaren buruhaustea ezker eskua da, eta finalean horri aurre egiten saiatuko dela aurreratu du. Horretarako hasieratik agintzea garrantzitsua nabarmendu duela azpimarratu du. Era berean Retegik ezker eskua bilatuko duela uste du. "Julen ez da tontoa".

Jendetza bildu da pilota aukeraketa ikusteko, ia 200 ikusle. Hala ere, oraindik 150 sarrera inguru gelditzen dira saltzeke. Giro gutxi dago finalaren inguruan, Julian Retegik berak esan du: "Saltsa pixka bat falta zaio".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.