Urtarrilaren 3an eta 4an jokatuko dituzte Espainiako Ligako 17. jardunaldiko partidak; larunbatean, Athleticek Coruñan jokatuko du Deportivorekin, 22:00etan; igandean, berriz, Espanyolen zelaian ariko da Eibar 19:00etan, eta Realak Bartzelona hartuko du Anoetan 21:00etan.
18. jardunaldiko partidak urtarrilaren 10ean eta 11n izango dituzte euskal taldeek. Larunbatean, Eibarrek Getaferekin jokatuko du Ipuruan 22:00etan; igandean, berriz, Elx hartuko du San Mamesen Athleticek (17:00) eta Granadara joango da Reala (19:00).