Parte-hartzaile kopuru aldetik beste marka bat lortuko du 45. Behobia-Donostia lasterketak aurten: 18.444 atletek eman dute izena. Iaz, 16.300 apuntatu ziren. 18.444 lagun horietatik Gipuzkoan izena emandakoak 7.381 dira.
Emakumeen partaidetzak ere gora egin du (denera %15 izango dira). Katalan atleten hazkunde handia egon da: iaz 600 inguru, aurten 1.500. Gurpildun aulkietan 33 lagun aterako dira, eta 36 itsu ariko dira.
Igandean izango da proba, 11:00etatik aurrera. Aurten, ibilbideko obrak direla-eta, murriztu egin da pittin bat distantzia: lehen 20,200 kilometro ziren, orain 19,920. Donostiara bidean, Irun, Lezo eta Pasaia herriak igaroko dituzte. Euria iragarri dute eguraldi adituek.
Gizonezkoetako errekorra Alberto Juzdadok dauka: 59.19 (1996an egina). Emakumezkoetakoa, Rocio Riosek: 1.08.54 (1998).
Fortuna Donostiako Kirol Elkarteak antolatzen du proba.
atletismoa
18.444 atleta Behobia-Donostian
Igandean izango da 19,9 kilometroko lasterketa -berrehun metro laburtu dute-, inoiz baino atleta gehiagorekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu