Futbola

2-0 galdu arren, Borussia Dortmundek lortu du finalerako txartela

Real Madrilek azken minutuetan sartu ditu bi golak, baina gol bat falta izan zaio Txapeldunen Ligako finalean sartzeko

unai zubeldia
2013ko apirilaren 30a
23:07
Entzun

3-0ekoa behar zuen Real Madrilek, eta gol bat falta izan zaie espainiarrei balentria lortzeko. Joan den astean, joaneko partidan, 4-1 irabazi zuen Borussia Dortmundek Txapeldunen Ligako finalerdietako joaneko partida, eta erronka zaila zeukan Real Madrilek etxean. Madrildarrek bete-betean ekin diote, ordea, partidari, eta, ordu laurdena betetzerako, Higuainek, Cristiano Ronaldok eta Oezilek lau aukera on eduki dituzte lehen gola sartu eta kanporaketan sartzeko. Hasierako sua itzalita, Borussia Dortmundek erosoago jokatu du lehen zati guztian, eta Lewandowskik aukera ona eduki du 0-1ekoa lortzeko.

Are nagusiago izan dira alemaniarrak bigarren zatiaren hasieran, eta Lewandowskik berak hiru aldiz (langara bidali du jaurtiketa bat), eta Gundoganek argiena, esku-eskura eduki dute gola. Diego Lopezek geldiketa harrigarria egin dio, ordea, azken horri, eta horrek biziberritu ditu etxekoak. Benzemak lortu du 1-0ekoa, 82. minutuan, eta Sergio Ramosek 2-0ekoa, 88.ean, baina azken gola sartu ezinik geratu dira espainiarrak. Finalean da jada Borussia Dortmund. Bihar jokatuko da beste finalerdia, Bartzelona eta Bayern Munichen artekoa. Alemaniarrak 4-0 dira aurretik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.