2. Mailako Lau t'erdikoa final-laurdenetan sartu da
ESKU-HUSKA. Final-laurdenetan sartu da Bigarren Mailako Lau t'erdiko Txapelketa. Tolosako Beotibarren jokatu zen atzo final-zortzirenetako azken partida. Ibai Perezek aparteko estutasunik gabe, ongi jokatutako eta Galarza VI.ak emandako erraztasunak baliatuta, aurrera atera zuen partida (22-8). Final-laurdenetan, Urrutikoetxea du zain. Final-laurdenetako beste kanporaketak: Cabrerizo II.a-Argote, Belloso-Merino I.a eta Mendizabal I.a-Apezetxea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu