Kirola

2009ko Dakar Rallya, Argentinan eta Txilen

Aurten ez da Lisboa-Dakar korritu, "segurtasun faltagatik" Mauritaniako arazoa dela-eta.

2008ko otsailaren 11
16:57
Entzun
Aurten jokatu gabe gelditu dira Dakar auto eta moto rallya, Mauritaniako liskarrengatik, eta hurrengo urtean Argentinan eta Txilen izango dela jakinarazi dute gaur antolatzaileek. Lisboa (Portugal) eta Dakar (Senegal) artean zen jokatzekoa aurtengoa eta, besteak beste, Mauritaniatik pasatuko zen.

"Nazioarteko politikako tentsioa" jarri zuten arrazoi nagusi gisa 2008ko proba bertan behera uzteko. Iazko urte bukaeran 24an Mauritanian lau frantziar hil zituzten. Al Kaeda erakundeak Frantziak Magreb eskualdean dituen interesen aurka egingo zuela iragarri ondoren, Bernard Kouchner Frantziako Atzerri ministroak hango herritarrei Mauritaniara ez bidaiatzeko aholkatu zien. Horrek eragina izan zuen Dakar ez egitean.

Urtarrilaren 3 eta 18 artean korrituko da 2009koa. Argentinan hasiko da, Buenos Airesen, eta bertan bukatuko da, bederatzi mila kilometro egin ondotik. Bederatzi edo hamar etapa Argentinan izango dira, eta bost Txilen. Bihar emango dituzte xehetasun gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.