Ohi ez bezala, 2010eko Frantziako Tourrean Tourmalet mendate mitikoa bi aldiz igoko dute, antolatzaileek gaurko aurkezpenean esan dutenez.
Uztailaren 3an hasiko da itzulia, Rotterdamen (Herbehereak), zortzi kilometroko erlojupekoarekin, eta 16. eta 17. etapetan igoko dute Tourmalet maila bereziko mendia. Tartean, baina, atseden eguna izango da. Parisen amaituko da itzulia, uztailaren 25ean. Bezperan 51 kilometroko erlojupekoa korrituko dute (Bordele-Pauillac).
Aurten Alberto Contadorrek irabazi du Tourra.
2010eko Tourreko mendate nagusiak
7. etapa. Rousses (helmuga).
8. etapa. Ramaz, Morzine-Avoriaz (helmuga).
9. etapa. Colombiere, Aravis, Saisies, Madeleine.
12. etapa. Montiveroux, Mende (helmuga).
14. etapa. Pailheres, Ax-3 Domaines (helmuga).
16. etapa. Peyresourde, Aspin, Tourmalet, Aubisque.
17. etapa. Marie Blanque, Soulor, Tourmalet.
txirrindularitza
2010eko Tourrean bi aldiz igoko dute Tourmalet
16. eta 17. etapetan izango dira maila bereziko mendatean. Uztailaren 3an hasiko da Frantziako itzulia, Rotterdamen. Bukatu bezperan 51 kilometroko erlojupekoa korrituko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu