Dagoeneko datorren urterako prestaketak hasiak dira, eta FIAk egutegia aurreratu du. Oraindik dataren bat ez da erabat ziurra, baina lehen egutegi honek 19 lasterketa ditu, eta aldaketa batzuk.
Lehen lasterketa ez da Australian korrituko, azken hamahiru urteetan bezala. Ostera, Bahreinen ekingo diote eta handik Australiara egingo dute jauzi. Itzulera sonatu bat, Kanadako lasterketa. Eta Hego Koreak ere bere tokia egin du, nahiz eta zirkuitoa oraindik amaitu gabe dagoen (2010ko uztailerako amaitzea espero dute).
Denboraldia Brasilen amaituko da, azken urteetan ohitura izan den legez (aurten izan ezik, Abu Dhabin amaituko baita).
Martxoak 14: Bahrain
Martxoak 28: Australia
Apirilak 4: Malaysia
Apirilak 18: Txina
Maiatzak 9: Espainia
Maiatzak 23: Monako
Maiatzak 30: Turkia
Ekainak 13: Kanada*
Ekainak 27: Europa (Valentzia)
Uztailak 7: Britainia Handia
Uztailak 25: Alemania
abuztuak 1: Hungaria
abuztuak 29: Belgika
Irailak 12: Italia
Irailak 26: Singapur
Urriak 3: Japonia
Urriak 17: Hego Korea
Urriak 31: Abu Dhabi
Azaroak 14: Brasil
* Kanadako Sari Nagusiak oraindik Formula One Maganement-ekin akordioa itxi behar du. Hauek gauzatuko ez balira, lasterketa ez litzateke korrituko eta Turkiako Sari Nagusia ekainaren 6ra atzeratuko litzateke.
Oharra: Australia 17:00etan hasiko da (bertako ordua), Malaysia 16:00etan, Singapur 20:00etan eta Abu Dhabi 17:00etan.
1 formula
2010ko egutegiaren berri eman du FIAk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu