Euskaltel-Euskadik Pro Tour ligan lehiatzen ospatuko du taldearen 18. urteurrena. Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) atzo eman zuen 2011ko Pro Tour ligako lizentzien berri, eta Euskaltel-Euskadik horietako bat lortu du. Denboraldi berriaren hasiera ekitaldia egin eta ordu batzuk geroago jaso du berria Euskaltel-Euskadik. Aurkezpenean, hain zuzen ere, Igor Gonzalez de Galdeano taldeko managerrak esan du helburua lehen mailan mantentzea dela. "Txirrindulariei eta zuzendariei gehiago eskatu behar diegu horregatik", gaineratu du.
Gonzalez de Galdeanorekin batera, Miguel Madariaga Euskadi Fundazioaren presidentea eta Jose Antonio Ardanza Euskalteleko presidentea egon dira gaur denboraldi berria prestatzeko lehen lan saio ofizialaren ekitaldian. "Errepideak eta bulegoak geroz eta exigenteagoak dira", adierazi du Gonzalez de Galdeanok. Aurtengo denboraldia gogoangarria izan dela gogorarazi du, 17 garaipen lortuz, baino hori baino gehiago arerioen errespetua irabazi dutela esan du.
Euskaltel-Euskadi txirrindulari gazteen aldeko apustuarekin segiko duela esan du, eta Ion Izagirre, mikel Landa eta Pierre Cazaux aipatu ditu, eta horiekin batera talde "sendoa" ariko dela. Gainera, kontroletaz haratago, txirrindulariak osasuntsu egon daitezen puntako analisi sistema abiatuko direla iragarri du, lasterketen ondoren txirrindulariak hobeto errekuperatu daitezen. Aldi berean, Twitterren eta Facebooken 2.300 jarraitzaile dituztela nabarmendu du, eta aurtengo Frantziako Tourran taldearen webgunean egunero 25.000 bisita zituela esan du.
TXIRRINDULARITZA
2011n ere Pro Tour ligan ariko da Euskaltel-Euskadi
Denboraldi berriaren hasiera ekitaldia egin eta ordu batzuk geroago jaso du berria Euskaltel-Euskadik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu