Txirrindularitza

2014ko Frantziako Tourra aurkeztu dute

Uztailaren 5ean hasiko da, Leedsen (Ingalaterra), eta 27an amaituko da, Parisen. Bost etapa bukatuko dira mendate batean, eta erlojupeko bakarra jokatuko da, azken-aurreneko etapan. 

2013ko urriaren 23a
14:12
Entzun

Gaur aurkeztu dute datorren urteko Frantziako Tourra. Xehetasun asko jakinak ziren jada, baina gaur eman dute ofizialki ibilbidearen berri. Uztailaren 5ean hasiko da, Leedsen (Ingalaterra). Lehen hiru etapa jokatuko dira herrialde horretan. Mendiko etapei dagokienez, bost amaituko dira gain batean: La Planche des Belles Fillesen (10. etapa), Chamroussen (13. etapa), Risoulen (14. etapa), Pla d'Adeten (17. etapa) eta Hautacamen (18. etapa). Erlojupekoei dagokienez, bakarra jokatuko da, 54 kilometrokoa, eta azken-aurreko egunean izango da, Bergerac eta Perigueuxen artean. Azkenik, harbideak ere izango du toki bat Tourrean, bosgarren etapa harbideko eremu batean amaituko baita, Arenbergen. 

Ibilbidea

Uztailak 5: Leeds-Harrogate, 191 km
Uztailak 6: York-Sheffield, 198 km
Uztailak 7: Cambridge-Londres, 159 km
Uztailak 8: Le Touquet-Paris-Plote-Lille, 164 km
Uztailak 9: Ypres-Arenberg Porte du Hainaut, 156 km
Uztailak 10: Arros-Reims, 194 km
Uztailak 11: Epernay-Nancy, 233 km
Uztailak 12: Tomblaine-Gerardmer, 161 km
Uztailak 13: Gerardmer-Mulhouse, 166 km
Uztailak 14: Mulhouse- La Planche des Belles Filles, 161 km
Uztailak 15: Atseden eguna
Uztailak 16: Besançon-Oyonnax, 186 km
Uztailak 17: Bourg en Bresse-S. Etienne, 183 km
Uztailak 18: S. Etienne-Chamrousse, 200 km
Uztailak 19: Grenoble-Risoul, 177 km
Uztailak 20: Tallard-Nimes, 222 km
Uztailak 21: Atseden eguna
Uztailak 22: Carcassone- Bagneres de Luchon, 237 km
Uztailak 23: S. Gaudens-Saint Lary Soulon, 125 km
Uztailak 24: Pau-Hautacam, 145 km
Uztailak 25: Maubourguet Pays du Val d'Adour-Bergerac, 208 km
Uztailak 26: Bergerac-Perigueux, 54 km
Uztailak 27: Evry-Paris, 136 km 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.