Txirrindularitza

2017ko Tourrak ez du Euskal Herria ukituko

«Eraso egiteko» ibilbidea aurkeztu dute gaur. Frantziako bost mendilerroak gurutzatuko ditu, eta erlojupekoa izango du azken-aurreko etapan.

Tourrak egingo duen ibilbidea. @LETOUR
Imanol Magro Eizmendi.
2016ko urriaren 18a
08:00
Entzun

2017ko Frantziako Tourra Euskal Herritik gertu ibiliko da, uztailaren 13ko etapa Pauen hasi eta Peyragudesen bukatuko da eta, baina ez da Zuberoan sartuko. Goizean aurkeztu dute ibilbidea, Alemanian hasiko dena, Dusseldorfen, uztailaren 1ean, eta Parisen bukatuko dena, uztailaren 23an.

Horretaz gain, «eraso egiteko ibilbide aproposa» dela esan du Christian Proudhomme lasterketako zuzendariak. Iaz baino mendate gutxiago izango ditu (23 mendate iaz 28 izan zituenean), baina Frantziako bost mendilerroak gurutzatuko ditu: Vosgoak, Jura, Erdialdeko Mendigunea, Alpeak eta Pirinioak.

Bi etapa gogorrenak Alpeetan jokatuko dira, uztailaren 19an Izoardeko igoerekin bukatuko direnak, hurrenez hurren. Hor argitzen ez dena azken-aurreko etapan erabaki da, Marseillan egingo den 23 kilometroko erlojupekoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.