Maiatzaren 13an Athleticek Bartzelonaren aurka jokatuko duen Kopako finalera joateko zenbakiak 20.299, 04.842, 21.549, 22.496 eta 18.428 dira. Finala Valentzian jokatuko da.
Athleticek saritutako zenbakietatik aurrera 2.960 sarrera banatuko ditu, baina kopuru hori murriztu daiteke bazkide askok izena multzoka eman dutelako. Sarituen zerrenda ofiziala klubak etzi jakinaraziko du. Sarrera egokitu zaionak gehienez bakarra eskuratu ahal izango du.
50 eta 140 euro artekoak izango dira sarrerak. Athleticek 18.500 jaso ditu, baina 3.700 konpromisoetarako eta bestelakoetarako baliatu ditu.
Bizkaiko Foru Aldundiak ere zozkatuko ditu finaleko sarrerak: 110, hilaren 28an. Gaurtik www.bizkaia.net webgunean eman daiteke izena, hilaren 22ra arte. Orain arte hamabost mila lagun apuntatu dira.
Finala, maiatzaren 13an Valentzian (22:00) izango da. Athleticek duela 25 urte irabazi zuen azkeneko aldiz Kopa titulua.
Guztira Athleticek Espainiako Kopako finalerako 14.800 sarrera zozkatu ditu gaur, klubeko bazkideen artean, eta 33.301 eskaera jaso ditu -34.373 bazkide dauzka-. Klubaren webgunean zehaztuta daude zozketaren emaitzak.
Futbola
20.299, 04.842, 21.549, 22.496 eta 18.428 dira Kopako finalerako zenbaki sarituak
Maiatzaren 13an izango da Athletic eta Bartzelonaren arteko finala. Klubak 33.301 eskaera jaso ditu eta 14.800 sarrera zozkatu ditu. Foru Aldundiak hilaren 28an 110 sarrera zozkatuko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu