Bartzelonako auzitegiak 21 hilabeteko espetxe zigorra jarri die Leo Messi argentinarrari eta Jorge Horacio Messi bere aitari, 2007tik 2009ra hiru zerga iruzur egitea leporatuta; 4,1 milioi eurokoa da iruzurra, irudi eskubideengatik ordaindu gabe utzitako kopurua, alegia. Zigorra bi urtera iristen ez denez eta aurrekaririk ez daukanez, Bartzelonako jokalariak ez du espetxera joan beharko. Epaiari, gainera, Espainiako Auzitegi Gorenean helegitea jar diezaiokete Jorge Horacio eta Leo Messik.
Futbola
21 hilabeteko zigorra jarri diote Leo Messiri
Zerga iruzurra egitea leporatu die Bartzelonako auzitegiak Leo Messi Bartzelonako jokalariari eta bere aitari. Zigorra bi urtera iristen ez denez eta aurrekaririk ez daukanez, ez du espetxera joan beharko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu