pilota

24 elkarte ariko dira BERRIAren VIII. pilota txapelketan

2010eko abenduaren 30a
17:53
Entzun
Gaur arratsean aurkeztuko dute VIII. BERRIA Pilota Txapelketa, Andoainen, Martin Ugalde Kultur Parkean. Euskal Herriko 24 elkartek hartuko dute parte, eta urtarrilaren 8-9 aldera hasiko da txapelketa —oraindik zehazteke dago hasiera—. Azkeneko aldian Galdakaoko Adiskide izan zen txapeldun.

Txapelketan, elkarte bakoitzak kadete, gazte eta nagusi mailako bikote bana izango du, eta bi elkarteren arteko norgehiagokan partida edo tanto gehien lortzen duena sailkatuko da hurrengo kanporaketarako.

Aurten Gipuzkoako zortzi talde, Bizkaiko sei, Nafarroako zazpi, Arabako bi eta Iparraldeko bat ariko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.