estropadak

32 traineru arituko dira Kontxako Banderaren lehian

Emakumezkoen estropadak garrantzia handiagoa izango du aurten. Estropadari lotutako ospakizun  ekimenak "herritar eta partehartzaileak" izatea bultzatuko dute.

2011ko abuztuaren 23a
16:39
Entzun

32 traineru arituko dira arraunean irailaren 4an eta 11an ospatukoden Kontxako Banderan. Traineru horietatik zazpi emakumezkoenak izango dira; antolakuntzak garrantzia handiagoa eman nahi dio aurten emakumeen presentziari eta estropada "parekideagoak" nahi dituztela esan dute.

Prentsaurrekoa egin dute gaur Donostiako udaletxean irailean izango den Kontxako banderaren estropada aurkezteko. Pareidetasunean sakontzeko helburuaz gain estropedekin batera izaten diren ospakizun ekimenak "herritar eta partehartzaileak" izatea bultzatuko dutela esan dute.

Gizonezkoen estropadetarako sailkatze froga irailaren 1ean izango da eta 24 traineruk hartuko dute parte. Finalak irailaren 4an eta 11an izango dira, bi txandatan; La Donostiarra traineruak ere hartuko du parte bertan, hiria ordezkatzen duen trainerua izanik  zuzenean zuzenean sartzen baita.

Emakumezkoen estropadaren laugarren edizioa izango da aurtengoa eta bere sailkatze froga irailaren 2an izango da, 7 traineruk parte hartuko dutelarik. Emakumezkoen finala txanda bakarreanizango da, sailkapenetik ateratzen diren lau traineruak irailaren 4an eta 11ean arituko dira.

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak iragarri du Kontxako Banderaren entrega ekitaldian "aldaketa txiki bat" sartzeko asmotan direla ekimena "partehartzaileago" egiteko. Non eta nola egingo den, ordea, oraindik zehaztu gabe dagoela esan du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.