Munduko IX. Atletismo Txapelketa

4,35 metroko jauzia gainditzeko hiru saioetan huts egin du Naroa Agirrek

Parisen jokatzen ari den Munduko Atletismo Txapelketan ederki hasi da Naroa Agirre pertika jauzilari donostiarra: 4 metroko jauzia, 4,15ekoa eta 4,25koa, erraz, aurreneko saioan gainditu ditu. 4,35 metroko jauzian, ordea, okertu egin zaizkio gauzak, eta hiru aukereten huts egin du. Horrenbestez, finalera igaroko diren hamabi jauzilarien artean sartzeko aukerarik ia ez du izango Agirrek.

2003ko abuztuaren 23a
18:31
Entzun
4,35 metroko jauzia marka apala da Munduko Txapelketarako, eta pentsatzekoa da, hainbat jauzilarik gaindituko dutela muga hori, eta, beraz, Agirre finaletik kanpo geratuko dela. 4,35ko jauzian kale egitea donostiarrarentzat berarentzat ere huts handi samarra da, 4,41 metroko marka baitauka.

Nolanahi ere, mundialera iriste hutsarekin "helburua bete" duela azpimarratu du Agirrek, behin eta berriz, azken egunotan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.