450. partida gidatuko du Ivanovicek Zaragozan

Baskoniak hirugarren garaipena lortu nahi du jarraian, eta Seraphin pibota jokatzeko moduan da

Andoni Urbistondo.
Donostia
2011ko urriaren 16a
00:00
Entzun
Dusko Ivanovicek 450. partida gidatuko du Baskoniarekin. Haren garaipen portzentajea handia da, %71,2, eta zenbaki on hori ontzen jarraitu nahi du gaur (12:15). Zaragozan jokatuko dute arabarrek, orain arte emaitza ezin hobeak lortu dituzten kantxa (bitik bi garaipen). Jokatutako lehen bi partidak irabazi ditu Baskoniak, eta hirugarrenarekin bueltatu nahi du etxera, Turkiara joan eta Euroligan debuta egin aurretik.

Seraphin pibotaren inguruko kontuak izan dira hizpide. Frantziarrak hiru minutu bakarrik jokatu zituen aurreko partidan, oin bateko hatzetan zeukan minagatik, baina Ivanovicek min hori benetakoa ote zen zalantzan jarri zuen: «Nahi duenak hanka bat hautsita daukala ere jokatzen du», esan zuen. Zigortuko duen edo ez ikusiko da gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.