Futbola

7.200 euroko isuna Espainiako ereserkiaren aurkako txistukadarengatik

Athleticen eta Bartzelonaren arteko Espainiako Kopako finalean Santiago Espotek Espainiako errege etxea eta ereserkia "iraintzeko helburu argiarekin" jardun zuela ebatzi du epaileak. (txistukadaren bideoa, amaieran).

ainara arratibel gascon
2017ko abenduaren 22a
15:41
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Jose Maria Vazquez Honrubiak 7.200 euroko isuna jarri dio Catalunya Accioko presidente Santiago Espoti, 2015ean Ahtletiecek eta Bartzelonak jokatutako Espainiako Kopako Finalean, Espainiako ereserkiaren aurka izandako txistukada bultzatzea egotzita. "Espainiako errege etxeari eta ereserkiari irain egitea" egotzi diote Espoti, eta adierazpen askatasunak ez duela hark egindako babesten.

Epaiaren arabera, Espotek berak "aldez aurretik prestatu eta antolatu zuen" txistukada izateko plana, eta Espainiako errege etxea eta eresarkia "gutxiesteko eta iraintzeko helburu argiaren" jardun zuen. Fiskalak 14.400 euroko isuna eskatzen zuen Espotentzat.

Aurrez bi aldiz artxibatu eta gero, uztailean erabaki zuen Fernando Andreu epaileak berriro ere Espoten aurkako auzia berriz zabaldu, eta ahozko epaiketa egitea. Azaroaren 14ean deitu zuten Espot deklaratzera, baina ez egiteko eskubidea baliatu zuen, auzia "politizatuta" zegoela, eta bere adierazpen askatasuna urratu zutela argudiatuta.

[YouTube]https://youtu.be/iBYr0DRdiF8[/YouTube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.