Irudia. Sestao
8 MILIOI EUROKO BABESA
Kirol emaitzak on-onak ez direla aurkeztu behar izan zuen babesle berriaren Bilbo Basketek, baina merezitako aurkezpen handia egin zuten Gescrap enpresak Sestaon duen eraikinean. Handikiro aurkeztu behar, lau urteko babesaren truke zortzi milioi euro jasoko baititu taldeak, bi milioi urteko. Aurrerantzean Gescrap-Bizkaia izanen da taldearen izena. Sos kontuetako berri onak kantxan segida izatea falta da orain. Argazkian, Gorka Arrinda Bilbo Basketeko akziodun nagusia eta Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia, atzo, babeslearen aurkezpenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu