Abadiño A-k irabazi du 640 kiloko lehen saioa
SOKATIRA. Azken bi tiraldietan Ibarra menderatuta, Abadiño A nagusitu zen herenegun gizonezkoen goma gaineko 640 kiloko lehen jardunaldian, Lizarran (Nafarroa). Sokarri sailkatu zen hirugarren, eta Amaiur laugarren. Emakumezkoen 540 kiloko bigarren jardunaldian, berriz, tiraldi guztiak irabazi zituen Badaiotzek, eta sailkapen buruan jarraitzen du, Sakanaren aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu