Abadiño A-k jantzi zuen larunbatean goma gaineko zortziko Euskadikosokatirako640 kiloko txapela, etxean. Abadiño A-k tiraldi guztiak eraman zituen bere aldera, eta nagusitasun handia erakutsi zuen. Amaiurrek irabazi zuen zilarrezko domina. Zortziko nafarrak Abadiño A-ren kontrako ez beste tiraldi guztiak irabazi zituen.
Brontzezko domina eskuratzeko borroka bizia izan zuten Abadiño B-k eta Ñapurrak-ek. Azkenean, Ezpeletako taldeak eskuratu zuen brontzezko domina. Bi taldeak ados gelditu ziren tiraldi guztien ostean, eta kitarakoak erabaki zuen domina. Ñapurrak zortzikoak bi aldetara irabazi zuen. Uztaritze azken postuan sailkatu zen.
Abadiño A-k jantzi du 640 kiloko goma gaineko sokatira txapela, etxean
Amaiurrek zilarrezko domina eskuratu du, eta Ñapurrak zortzikoak brontzezkoa, kitarakoan Abadiño B-ri irabazita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu