Abadiño eta Badaiotz izan ziren indartsuenak
SOKATIRA. Larunbatean jokatu zen goma gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketako hirugarren saioa, Ibarran (Gipuzkoa). Gizonezkoen 640 kilokoan, sei talde sailkatu ziren larunbat honetan Zeberion (Bizkaia) jokatuko den finalerako: Ibarra (17 puntu), Sokarri (15 pt.), Abadiño (14 pt.), Berriozar (13 pt.), Amaiur (11 pt.) eta Ñapurrak (8 pt.). Bestalde, emakumezkoen 540 kiloko mailako bigarren jardunaldian, Badaiotzek bereganatu zituen sei puntuak. 12 punturekin, berea du kasik txapela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu