Pilota

Abenduaren 14an jokatuko da lau eta erdiko finala, larunbatean

Aimar Olaizolak atzerapena eskatu du goizean, eta hurrengo astean, larunbatean jokatzea erabaki dute Aspek eta Asegarcek. Ogetan jokatuko da, 20:15ean hasiko den jaialdian.

2013ko abenduaren 2a
19:40
Entzun

Abenduaren 14an, larunbatean, jokatuko da Aimar Olaizolaren eta Juan Martinez de Irujoren arteko lau t'erdiko txapelketako finala, Gasteizko Ogetan. 20:15ean hasiko da jaialdia, eta ETB1ek zuzenean eskainiko du. Olaizola II.ak atzerapena eskatu du goizean, eta ETBk berehala eman du agindua: finala ezin da jokatu abenduaren 15ean, igandean, egun horretan Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren finala dagoelako, eta ETBk zuzenean eskainiko duelako. Behin ETBrekn hitz eginda, eguna zehaztu nahian ibili dira Aspe eta Asegarce, eta finala abenduaren 14an jokatzea erabaki dute, azkenean, abenduaren 13a (ostirala) eta abenduaren 22a (igandea) baztertuta. Etzi jarriko dituzte sarrerak salgai, asteazkenean, Internet bidez soilik, 10:00etan. 40 eurokoak izango dira merkeenak eta 100 eurokoak garestienak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.