ATLETISMOA

Abraham Olanok Gasteizko Maratoian parte hartuko du

2005eko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Ari da pixkanaka Gasteizko Maratoiaren parte hartzaileen zerrenda osatzen. Apirilaren 10ean korrituko da. Antolatzailaileek atzo jakinarazi zutenez Abraham Olano txirrindulari ohiak ere parte hartuko du, ibilbidea hiru ordu baino gutxiagotan amaitzeko helburua duela. Bere ondoan Fernando Escartin txirrindulari ohia ere egongo da. Biek ere erakutsi nahi dute txirrindularitza, iraupen lasterketak baino gogorragoa dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.