Abuztuaren 2an hasiko du sasoia, Europako Ligako atarikoarekin
Kopako finala galdu izanak izango du ondoriorik Athleticen datorren denboraldiaren plangintzari dagokionez. Izan ere, Bartzelonaren aurka galdu ostean, talde zuri-gorriak Europako Ligako bi atariko jokatu beharko ditu. Hori dela eta, aurreko sasoian gertatu bezala, Athleticek ohi baino lehenago ekingo dio denboraldi-aurreari,lehen atarikoa abuztuaren 2an jokatu beharko baitu. Aurreko sasoian atariko bakarra jokatu behar izan zuen, Trabzonspor Turkiako taldearen aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu