Baskoniak sentsazio kontrajarriak sortzen hasi da. Zaragozan astindu handia jaso zuen, baina Istanbulen inork gutxik espero zuen seriotasunarekin jokatu, garaipen garrantzitsua lortzeko. Etxera bueltan, Valentziak hartu zuen mendean, eta merezita gainera. Ze Baskonia ikusiko dute gaur Iradier Arenara bertaratuko diren zaleak? Istanbulgoa, Zaragozakoa? Pasa den igandekoa?
Ibil dadila tentuz Baskonia, Ligan egiten diren akatsei buelta eman diezaiokeelako oraindik. Beste kontu bat da Euroliga. Garesti ordain daitezke akatsak lehen fasean, eta Cantu talde serioa da. Euroliga hasi aurretik multzoko talde ahulenetakoa zela saldu zen, Nancyrekin batera, baina haien jokalari zerrenda ikusi eta errespetua eragiten du. Cantuk 80-69 menderatu zuen Nancy lehen norgehiagokan, eta Cinciarini (hamabost puntu eta hiru hiruko) eta Micov izan ziren saskiratzaile onenak (hamalau puntu). Balorazio onena Shermadinik lortu zuen: hemezortzi (zortzi puntu, sei errebote eta jasotako beste hainbeste falta).
Milko Bjelicak, Seraphinek eta Teletovicek lan handia egin beharko dute Marconato eta Shermadiniren aurka, handiagoak direlako, eta beste behin, ez dutelako Dorseyren laguntzarik izango. Orandik minez dago.
BASKONIA-B. CANTU
Txapelketa. Euroligako ligatxoko bigarren jardunaldia.
Caja Laboral Baskonia. Prigioni, Heurtel, Pau Ribas, Oleson, San Emeterio, Reggie Williams, Nemanja Bjelica, Teletovic, Milko Bjelica eta Seraphin.
Bennett Cantu. Cinciarini, Bolzonella, Mazzarino, Basile, Lighty, Markoixvili, Diviach, Micov, Ortner, Leunen, Scekic, Marconato eta Shermadini.
Sailkapena. Multzoko bigarrena da Cantu: 1-0 (+11); Baskonia hirugarrena da: 1-0 ( +3).
Tokia. Iradier Arena (8.600 eserleku)
Ordua. 20:00 (ETB 1).
Saskibaloia. Euroligako Amultzoa: Caja Laboral Baskonia
ACB ligan etxean egiten diren akatsei buelta eman dakieke; Euroligan ez
Baskoniak Cantu arriskutsua hartuko du gaur; Dorseyk minduta dauka oraindik hatza, eta ez du jokatuko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu