ACBk bi talde berriak eta egutegi berria onartu ditu
SASKIBALOIA. ACB Espainiako Saskibaloi Ligak atzo egin zuen Batzar Nagusia, Bartzelonan. Horretan, mailaz igo diren bi taldeak (Murcia eta Obradoiro) onartu zituzten, baita egutegi berria ere. Datorren sasoia irailaren 30ean hasiko da, Superkoparekin, eta denboraldia aste bat geroago hasiko da. Espainiko Kopa, berriz, otsailaren 16tik 19ra jokatuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu