Saskibaloia

ACBn aritzeko baldintza guztiak betetzen ditu Lagun Aro Gipuzkoa Basketek

Saskibaloi Kluben Elkarteak (ACB) gaur jakinarazi dio Donostiako taldeari baldintzak betetzen dituela, eta biharko batzarrean berretsi beharko dute erabakia behin betikoa izan dadin.

2013ko uztailaren 4a
14:29
Entzun

Azken orduko ezuste handirik ezean, beste denboraldi batez ACB ligan ariko da Lagun Aro Gipuzkoa Basket. Denboraldi kaskarra eginda, maila galdu zuen kantxan, baina, diru arazoak tarteko, LEB ligako bi taldeek —Alacantek eta Burgosek— uko egin behar izan zioten ACBn jokatzeari. Eta ACBk gaur goizean jakinarazi dio Lagun Arori maila gorenean jarraitzeko baldintza guztiak betetzen dituela. Saskibaloi Kluben Elkarteak bihar egingo du batzarra, eta bertan berretsi beharko du Lagun Aro ACB ligako taldea dela. Alvaro Bilbao presidenteak azaldu du "klubarentzat eta zaleentzat albiste bikaina" dela. "Lan onari, kudeaketa ordenatuari eta zintzotasun ekonomikoari esker lortu dugu hau".

Krisi garaiotan, erronka zaila izango da ACBn jokatzea. "Baina bazkideei eta zaleei itzuli egin nahi diegu denboraldirik gogorrenean eman ziguten babesa. Horregatik, maila gorenean ahalik eta ilusiorik handieneko proiektua eskaintzen saiatuko gara". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.