Adelekek Lagun Aro utzi du, arazo pertsonalengatik
SASKIBALOIA. Kenny Adelekek, orain arte Lagun Aroko jokalaria izan denak, taldea uzteko erabakia azaldu zion atzo zuzendaritzari. Pibotak «arazo pertsonalak» argudiatu ditu taldea uzteko. Donostiako taldeak, hortaz, beste jokalari bat fitxatu beharko du, hark uztaipean utzitako hutsunea betetzeko. Ez da erraza izango, jokalari on ia guztiek talderen bat dutelako jada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu