FUTBOLA-Kopako finala

Aduriz: «Ez dira garaiezinak, Celtak eta Malagak Camp Noun irabazi dute»

Taldeak ateak itxita entrenatu du berriz, eta ez du lan saiorik egingo Bartzelonaren estadioan

Aritz Aduriz, Athleticeko jokalaria. LUIS TEJIDO, EFE
Imanol Magro Eizmendi.
2015eko maiatzaren 28a
14:17
Entzun

Bartzelona faborito da Espainiako Kopako finalean, baina baikortasuna dario Athelticen inguruneari. Jokalari batek hitza hartzen duen aldiro, mezu baikorra zabaltzen saiatzen da. Sinesteko arrazoiak dira, eta gaur Aritz Adurizi izan da argudio sendo bat eman duena: «Irabaztea oso zaila da, baina Bartzelona ez da garaiezina. Hezur-haragizkoak dira, oso onak, baina hezur-haragizkoak. Sasoi honetan Celtak eta Malagak Camp Noun irabazi dute, eta biek gure atzetik bukatu dute sailkapenean».

Baikortasuna bai, baina euforiarik ez.  Sasoi honetan bi aldiz jokatu dute elkarren aurka eta Bartzelonak biak irabazi ditu: 2-0 eta 2-5. Zein da plana hori eragozteko? Adurizek argi du: gogor hastea. «Eurek deseroso joka dezaten lortu behar dugu. Partidako gidoia hasieratik desoreka dadin lortu behar dugu, eta egoera bakoitza gure alde jarri dadila». Ondo hasi ezean gainera, aurrelariaren ustez «ia ezinezkoa» litzateke aurkako emaitza bati buelta ematea.  

Tebas, txistuak zigortzearen alde

Espainiako Kopako finalaren aurretik Espainiako ereserkia jarriko dute Camp Nou, eta Bartzelonak eta Athelticek elkarren aurka jokaturiko finaletan bezala ikusleek hari txistu egitea espero da. Bortizkeriaren aurkako komisioak honezkero Atheltic eta Bartzelona ohartu ditu, halakorik gertatuz gero isuna jasoko dutela. Bada, ildo berean, Javier Tebas Espainiako Ligako burua izan da txistu egitea «onartezina» dela esan duena, eta hori zigortzeko «lege arau» bat sortzearen alde agertu da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.