Futbolarien greba

AFEk eta LPFk gaur ere ez dute akordiorik egin

AFE eta LPF bi ordu eta erdiz bilduta egon dira, baina ez dute akordiorik lortu; bihar berriz elkartuko dira.

2011ko abuztuaren 22a
16:30
Entzun

Futbolarien sindikatuak (AFE) eta Espainiako Futbol Liga Profesionalak bilera egin dute gaur futbolarien grebaren inguruan akordio bat lortzeko helburuarekin. Gaurkoa laugarren bilera izan da, eta bi ordu eta erdiz eztabaidan aritu badira ere, ez dute ados jartzerik lortu.

Hurrengo bilera bihar egingo dute, esan bezala, eta 16:00etan izango da.

Futbolariek abuztuaren 11n iragarri zuten greba egingo zutela eta joan den asteburua izan da deialdi horren ondorioak sumatu dituen lehena.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.