Lopez Aldai ortuellarrak eta Berasaluze berriztarrak jokatuko dute aurtengo Lau t'erdiko Elite Txapelketako finala. Joan zen ostiralean jokatutako finalerdietan Lopez Aldaik Erreari irabazi zion (22-20). Beste partidan, Zapirain azkoitiarrak, aurtengo Elgetako Lau t'erdiko txapeldunak, ezin izan zuen Berasaluze menderatu. Zapirainek 22-7 galdu zuen. Finalak asteburu honetan jokatuko dira.
AFIZIONATUAK . Lau t'erdiko Elite Txapelketako finala: Lopez Aldai eta Berasaluze
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu