Futbola

Agirreren agurra

Lau urtez Osasunako entrenatzaile izan ostean, Javier Agirre mexikarrak gaur jakinarazi du ofizialki talde gorritxoa utziko duela. Esker oneko eta hunkituta agertu da komunikabideen aurreko agerraldian, bereziki Patxi Izko presidenteak Osasunaren urrezko paparrekoa eman dionean.

2006ko maiatzaren 19a
13:28
Entzun
"Pena handia ematen dit [joateak], baina Javier Agirreren gainetik instituzioa dago. Asko kostatu zait erabakia hartzea, baina uste dut niretzat zein taldearentzat onena dela kirolean aurrera egiteko dituen asmoetatik bazterrera geratzea", esan du bere erabakia arrazoitzeko.

Iruñean egon den bitartean gustura egon dela nabarmendu du, beti eroso sentiarazi dutela, eta eskerrak eman dizkie Osasunaren jarraitzaile guztiei.

Europako Txapeldunen Ligarako sailkatuta utzi du aurten Osasuna. Hurrengo taldea zein izango duen ez du argitu, baina guztiz zabalduta dago Athletico Madrid izango duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.