Realak Racingi 3-0 irabazi ondoren, matematikoki mailari eustea lortu dute txuri-urdinek, baina ez dira horrekin konformatzen. Imanol Agirretxek gehiago nahi dutela adierazi zuen atzo, lan saioa amaitu berritan: «Ez da gauza bera liga hamaseigarren bukatzea edo hamabigarren. Helburua lortu dugun arren, futbol gosez gaude, eta falta diren partidak irabazteko daukagun dena emango dugu».
Dani Estrada taldeko atzelariaren ustez, balantze positiboa egin beharko lukete jokalariek zein taldekideek: «Iaz baino goizago lortu dugu mailari eustea, eta hori albiste ona da. Hazitzen ari garen taldea gara, gaztea, eta urtez urte hobetzen joatea da gakoa».
Agirretxe: «Mailari eutsi diogun arren, gehiago lortzen saiatuko gara»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu