Imanol Agirretxek beste bi urtez luzatu du kontratua Realarekin, 2014-2015 sasoiaren amaiera arte, hain zuzen ere. Aurrelari usurbildarraren kontratu berritzearekin argi geratzen da talde txuri-urdina buru-belarri ari dela etorkizunean oinarrizkoak izan daitezkeen jokalariak lotzen. Joan zen astean Xabi Prieto eta Gorka Elustondo izan ziren euren kontratuak berritu zituztenak: Prietok 2017 urtera arte eta Elustondok 2015 urtera arte.
Hurrengo asteetan ere egon daiteke berririk, klubak David Zurutuzari eskaintza egiteko asmoa baitu. Erdilariari 2012-2013 sasoiaren amaieran bukatzen zaio kontratua.
Riesgo: «Aukera gutxi ditugu»
Bestalde, Osasunan jada hasi dira barneratzen oso zaila izango dela Bartzelona ahalguztiduna ustekabean harrapatzea. «Fedea dugula eta lor dezakegula erakutsi behar dugu. Badakigu oso erronka zaila dela, eta oso aukera gutxi dugula, baina ditugun apur horiek aprobetxatu behar ditugu, eta itzulikora aurrera egiteko aukerekin iritsi», aitortu zuen atzo Asier Riesgo atezainak.
Atzoko entrenamenduari dagokionez, Jose Luis Mendilibarrek berri txarra jaso zuen. Roversio Rodriguesek min hartu zuen eskuin hankako barruko bikian, eta ezustekorik ezean, ez da izango Bartzelonaren aurkako deialdian.
Agirretxek 2015 urtera arte berritu du kontratua Realarekin
Aurrelari usurbildarrak 2012-2013 sasoiaren amaiera arte zuen kontratua, eta beste bi urtez luzatu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu