Gaur 10:30etik jarri dituzte Espainiako Kopako finalerdiko Athletic-Sevilla partidako sarrerak salgai San Mamesen, eta eguerdirako denak agortuta zeuden. Bazkideei duela egun batzuk agortu zitzaien sarrera hartzeko epea.
Bilboko estadioa, beraz, bete egingo da. Sarrera lortu duten askok gaua hantxe egin dute, eta Athletic Fundazioak txokolote beroa banatu die. Tentsio une batzuk izan dira sarreren ilaran.
Martxoaren 4an (asteazkena) jokatuko dute itzuliko partida, 20:00etatik. Joanekoan Sevilla nagusitu zen, 2-1. Athleticek duela 25 urte eskuratu zuen azkeneko aldiz Kopa titulua, eta azken finala orain dela 24 urte jokatu zuen.
Beste finalerdiko itzulikoan Mallorca-Bartzelona ariko dira, 22:00etatik. Joanekoan Bartzelonak 2-0 irabazi zuen.
Futbola
Agortu dira Espainiako Kopako Athletic-Sevilla finalerdiko sarrerak
Datorren asteazkenean jokatuko dute itzuliko partida eta San Mames bete egingo da. Sevillak 2-1 irabazi zuen joanekoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu