Dagoeneko ez dago Juan Martinez Irujo-Aimar Olaizola Lehen Mailako Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerarik. Aspe eta Asegarce enpresek 200na sarrera jarri dituzte salgai, eta ordubetean agortu dira. 40 euro eta 150 artean balio zuten.
Ekainaren 7an jokatuko dute finala, Donostian, Atano III.a pilotalekuan. 1.900 lagunentzako tokia du, baina ez dituzte sarrera denak jarri saltzen. Pilotari finalista bakoitzak ehundik gora eskuratu ditu, eta EPELek hainbat hartu ditu babesle eta konpromisoetarako.
Iaz Oinatz Bengoetxeak jantzi zuen txapela.
Pilota
Agortu dira finaleko sarrerak
Gaur jarri dituzte saltzen enpresek, eta ordubetean bukatu dira. Ekainaren 7an jokatuko du finala Juan Martinez Irujok eta Aimar Olaizolak, Atano III.ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu