TXIRRINDULARITZA

Agurra podiumetik

Chris Hornerrek irabazi du Espainiako Vuelta, eta Michael Matthewsek azken etapa. Taldekako sailkapenean, Euskaltel izan da nagusi. Bideoa: Euskaltel, podiumean. [Youtube]http://youtu.be/8753qHefr-8[/Youtube]

2013ko irailaren 16a
19:07
Entzun

Etapa ugariko azken itzulia izan da Espainiako Vuelta Euskaltel Euskadirentzat, eta podiumera igoaz agurtu zen taldea tropeletik. Taldekako sailkapenean azkarrena izan da Euskaltel, eta sari hori jasotzera igo zen talde osoa podiumera, ikurrina eskuan zutela.

Tropelean ere omenaldia izan zuen Euskaltelek. Madrilgo kaleetan emandako lehen itzulia tropelaren buruan egin zuen talde osoak. Mikel Astarloza Euskalteleko txirrindulariak sare sozialetan idatzi duenez, garaipen handiena "20 urteetan Euskal Herriaren izenean lehiatzea" izan da.

Chris Hornerrek (Radioshack) eskuratu du Espainiako Vuelta, eta podiumean ondoan izan ditu Vincenzo Nibali (Astana) eta Alejandro Valverde (Movistar). Itzuli handietako bat irabazi duen txirrindulari zaharrena da Horner, 41 urte dituela gailendu baita Horner. Azken etapa, berriz, Oricako Michael Matthewsek irabazi zuen, esprintean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.