Pako Aiestaran ere badoa Realetik. Klubaren administrazio kontseiluko kidea izan da urtarrilaren 3tik, kirol arduradun gisa, eta segituan izan dituzte Iñaki Badiola presidenteak eta biek arazoak. Chris Colemanek lehengo astean Reala utzi zuenean -honek ere Badiolarekiko desadostasunegatik-, Aiestarenek Juan Carlos Oliva Vila-real Bko entrenatzailea fitxatua zuen, baina Badiolak ez zion utzi ekartzen.
Horregatik utzi du Aiestaranek kargua, gaur goizean prentsaurrekoan esan duenez. "Nik gauzak garbi nituen, horregatik etorri nintzen Realera, baina egoera aldatu egin da", esan du. "[Badiolarekin aurretik hitz egindakoaren arabera] Nik aukeratuko nuen entrenatzailea, plantilla eta kirol arloko arduradun bakoitza. Ondorioz, kirol arloa nire eskuetan legoke erabat. Baina Badiolak huts egin dit".
Olivaren aferaren ondotik, Realeko lehen taldea entrenatzeko aukera eskaini zion Badiolak Aiestarani, baina ezezkoa eman zion.
Badiolak, berriz, Aiestaranek Oliva "inposatu" egin nahi zuela adierazi du, eta Jose Ramon Eizmendik segituko duela lehen taldeko entrenatzaile.
Argazkian, Aiestaran gaurko agerraldian. (Reala).
Futbola
Aiestaranek ere Reala utzi du, Badiolarekin ados ez dagoelako
Juan Carlos Oliva entrenatzailea fitxatua zuen administrazio kontseiluko kirol arduradunak, baina presidenteak ez zion utzi ekartzen. "Kirol arloa nire eskuetan legoke erabat, baina Badiolak huts egin dit".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu